Osteopatia

Zer da Osteopatia?

Osteopatia aparatu lokomotorrean eragiten duten arazoak tratatzen dituen diziplina terapeutikoa da. Gizakia osotasunean tratatzen du, gorputza unitate bat bezala ulertuz. Eskuzko tekniken bitartez eragindako ehunen oreka berrezarriz, bai sistema muskulo eskeletikoan, errai sisteman, nerbio sisteman eta abarrean daudela ere.

Osteopatia disziplina fisioterapeutikoen multzo zabalean barneratua dago, eskuzko teknika eta tratamendu ez inbaditzaile multzo batean datzatenak osasunaren gaitz eta arazoenganako alternatiba gisa.

Tratamendu osteopatikoak

Tratamendu osteopatikoak, oreka organiko orokorra berreskuratuz gaitza murriztera zuzenduta daude, minaren fokua analitikoki murriztera baino. Eskuzko terapiarekin tratatzen da, muskulo eskeletiko lesioak eta patologia organikoak murrizten, zuzentzen eta berreskuratzen laguntzen duelarik.

Hiru Osteopatia tratamendu arlo azpimarratuko genituzke:

  • Egiturala, bereiziki hezur, muskulo eta artikulazio egituretako gaitzei zuzenduta dagoena.
  • Erraietakoa, gibela, giltzurruna, urdaila eta abar bezelako organoetara zuzenduko dena.
  • Garezurrekoa, garezurreko hezurren mugikortasuna azpimarratuz eta jaio berri, haur edo helduen gaitz funtzionalen garapenera zuzenduko dena.

Esku hartze osteopatikoak diagnostiko funtzional bat egin eta hortik abiatuta helburu terapeutikoa edota prebentiboa duten metodo eta teknika multzo bat erabiliko dira. Metodo eta teknika multzo hauek muskulo ehunen, artikulazio, konjuntibo, nerbio eta abarren errakzio fisiologikoak zuzenean edo isladaz lortuko ditu, non muskulo, osteoartikular, organiko eta funtzional gaitz desberdinak normalizatzen ditu, mina dagoen lekuetan bereiziki irudi klinikoa hobetuz edo konponduz.

Nori zuzendua dago Osteopatia?

Osteopatiak duen kontzeptu holistikoari esker (gorputza unitate bat bezala ulertzean) gaitz eta asaldura organiko multzo zabal batean erabiltzeko gomendatuta dago.

Osteopatiak muskulo eskeletiko gaitz arruntenak tratatzen ditu nagusiki. Hala nola, lunbalgiak, zerbikalgiak, dortsalgiak, orkatila eta zerbikal zaintiratuak, omalgiak (sorbaldetako mina), tendinitisak, artritisa eta abar, orokorrean osteomuskular gaitz arruntetan ere. Migraina kasu zehatzetan ere, zorabio, otitis, zirkulazio arazo, digestibo, endokrino, ginekologiko, urologiko, neurologiko, traumatologiko eta abar arazoetan ere oso eraginkorra delarik.

Deituiguzu eta zure kasu partikularra aztertuko degu berreskurapen emaitza onenak lortzeko tratamendu egokiena ezartzearren.