Tailer hau haurdun dauden emakumeei zuzenduta dago, erditze-lanean minaren maneiuari buruz gehiago jakiteko. Mugimendua izango da kudeaketa horren oinarria, hura osatuko duten hainbat tresnarekin batera.
Gorputzaren kontzientzia landuz, tailerraren helburua gorputzaren gaitasunean konfiantza izatea da, erditze-prozesua ahalik eta ondoen kudeatu ahal izateko.
Tailerrean eskaintzen diren tresnek prozesu honetan ezinbesteko gorputz-ongizatea erraztuko dute.
Zer egingo dugu?
- Pelbisa eta haren mugimenduaren ezagutza.
- Metodo analgesiko farmakologiko eta natural desberdinak ezagutzea.
- Arnas teknika desberdinak, mina kudeatu ahal izateko.
- Automasajeak.
- Bokalizazioak eta horien eragin hipnotikoa ezagutzea.
- Dilatazio-unerako hainbat jarrera ezagutzea.
Zure plaza erreserbatu: 943531616 / 680669652
Haurdun dauden beste emakume batzuekin partekatutako unea izango da, egon daitezken beldur eta kezkak kudeatzen eta segurtasuna eta konfiantza lortuz.
Tailerrak 2 orduko iraupena izango du guztira. Aipatutako informazioaz gain, teknika, jarrera eta mugimendu desberdinak praktikatzeko denbora izango dugu.
Ongizatea eta erosotasuna sustatuko dira, eta, horregatik, arropa erosoarekin etortzera gonbidatzen zaitugu, etxean bezala sentiaraz zaitzan.