Haurdunaldia emakume baten garai oso berezia da bizitzan. Ernaldiak irauten dituen 9 hilabeteetan zehar aldaketa asko jasan eta hauetara egokituko beharko dena. Aldaketa hormonaletara egokituko da, fisiologikoetara, emozionaletara eta gorputz jarreretara ere, non ariketak modu moderatu batean egin eta haurdunentzako Lurreko Pilates klaseetara joatean garai hau errazago eta eramangarriagoa izaten lagunduko dietena.
Erditzea aurretik eta ondorengo Pilates klaseak
Gure kontsultan paziente mota guztietara egokitutako Pilates Metodo klaseak ematen ditugu, baita erditu aurretik dauden emakume haurdunentzako (preparto) eta baita erditu ondorengo (postparto) egoeran daudenei ere. Banakako Lurreko Pilates klaseak dira eta klase hauetara datorren pertsona bakoitzaren gaitasun eta mugak kontutan hartzen ditugu.
Klase hauek espezializatutako fisioterapeuta profesional batek eman eta pertsonalizatuko edukia dute. Ordu bateko iraupena dute gutxi gora behera, non pertsona bakoitza bere horretan zentratuko da, bere gorputzean eta arnasketan ere.
Haurdunaldiko eta ondorengo Pilates helburuak
Haurdunaldian zehar eta baita erditu ondoren, patologia arruntak agertu daitezke. Hala nola, bizkarreko mina, lunbopelbiko edo alboko mina, pelbisaren egonkortasun aldaketak, muskuluetako lesioak, belauna eta orkatiletan ezegonkortasuna, pubiseko sinfisian disfuntzioa, piramidalaren sindromea etab.
Horren ondorioz, Pilates klase hauen helburua patologia eta min hauek prebenitu eta berreskuratzea da. Praktikak, gure gorputz kontzientzia hobetuko digu, gorputz jarrera zuzenak sustatu, jasandako aldaketetara egokitu, autoestimua hobetu, mugikortasuna mantendu eta zoru pelbikoa haurraren pisua jasateko eta disfuntzioak prebenitzeko prestatuko gaitu.
Pilates arnasketa
Pilates haurdunaldian: erditzea aurretik
Erditu aurretik zoru pelbikoa eta muskulatura abdominala indartzea oso garrantzitsua da. Erditzeko momentura ondo prestaturik iristeko eta horrela erditzea hobeto kudeatzearren. Modu honetan gerta litezkeen hainbat zoru pelbiko muskulu haustura arriskuak ekiditu ahal izateko.
Praktika honek haurdunaldian dituen onurak ezagututa, Pilates noiz egin behar ez den kontutan izatea ere oso garrantzitsua da. Adibidez, haurdunaldiko lehenengo 12 asteetan zehar, mugimenduren bat egiterakoan kontrakzioak edo mina agertzen bada, ariketak egitearekin erlazionatutako patologiak (diabetes gestazionala adibidez) daudenean edo likido edo odol galera bat dagoen kasuetan Pilates praktikatzea saihestuko dugu.
Bestalde haurdunaldiko azkeneko 45 egunetan badira Pilates arazorik gabe praktikatu dezaketen emakumeak baina ezingo dutenak ere. Haurdunaldiak izan duen bilakaeraren arabera izango da. Edozein kasutan beti ginekologoarekin aurretik kontsultatu beharreko gauza da.
Pilates erditzea ondoren
Erditu ondoren ere zoru pelbikoa eta muskulatura abdominala indartzea garrantzitsua izango da. Erditzean zehar muskulatura honek tentsio asko jasan eta ahuldu egiten bait da.
Emakume askok haurdunaldian zehar zaintzeaz arduratzen dira baina behin haurra erditu ondoren ez diote hainbesteko garrantzia ematen. Zaintzeari utzi eta denbora joan ahala pixkanaka berreskuratzen eta hobetzen joango direla uste bait dute.
Ideia hau ez dela zuzena uste dugu, emakumeak erditu eta gero haurdunaldian zehar bezain beste zaindu behar liratekeelako. Muskulatura denboran zehar indartzen ez bada pixkanaka ahultzen edo atrofiatzen joango bait da eta.
Zenbat eta denbora gehiago igaro, geroz eta zailagoa izango da berreskuratu eta muskulatura indartsu bat lortzea. Edozein kasutan inoiz ez da lortezina izango. Nahiz eta erditze egunetik denbora asko igaro izan, gure muskulatura edozein momentutan indartzen hasi ahal izango dugu.
Esfortzuarekin eta gure alboan profesional on bat aholkatu eta laguntzeko prest izanda, edozein gauza lortu ahal izango dugu. Eta gu horretarako prest gaude.