Gure zentroan Gimnasia abdominal hipopresibo (GAH) klaseak ematen ditugu. Saioak pertsonalizatuak eta pertsona bakar bati zuzendutako klaseak dira. Klaseak gimnasia mota honetan espezializatutako fisioterapeuta batek ematen ditu.
Ez galdu zure aukera deitu 943531616 – 680669652 edo idatzi iezaiguzu ordutegiak eta egunen disponibilitateaz galdetzeko.
Hipopresibo Metodoa Marcel Caufriez doktoreak sortu zuen. GAH teknikak, teknika posturalak dira, postura zehatz bat denbora batez mantentzean oinarritzen dira eta pertsonaren gorputz eskema orokorra moldatzen dute epe ertainean praktikatzen badira.
Hipopresibo klase pertsonalizatu tarifak
- Hipopresibo klase bat astean, hilabete bonoa: 55€/hilabetea
- Hipopresibo eta Pilates, espezialitate bakoitzeko astean klase bat: 90€/hilabetea
Gimnasia Abdominal Hipopresiboaren abantailak
Epe motzeko abantailak
- Perineoa eta abdominal gerriaren aktibazio tonikoa.
- Jarrera tentsio muskularren murrizketa (atzealdeko katea).
- Azpi muturren eta pelbis mailan baskularizazioaren handitzea.
- Ortosinpatiko efektuak.
Epe luzeko abantailak
- Perineoa eta abdominal gerriaren aktibazio tonikoa.
- Jarrera tentsio muskularren normalizazioa.
- Jarrera hobetzen du.
- Baskularizazio eta baskulogenesiaren handitzea.
- Arnasketa parametroen hobetzea.
- Propiozepzioaren hobetzea.
- Koefiziente emozionalaren handitzea.
Zer tratatu daiteke Gimnasia Abdominal Hipopresiboarekin?
- Erditzea eta geroko bizpahiru hilabetekoa.
- Zerbikalgiak, dorsalgiak eta lunbalgia funtzionalak.
- Astenia.
- Disfuntzio baskularrak.
- Arnasketa disfuntzioak (asma, lo apneak…).
- Pelbis Ptosia.
- Abdominal gerriaren aktibazio toniko postkirurgikoa.
Teknika honek dituen kontraindikazioetan bi dira nagusienak, lehena haurdunaldia eta bigarrena hipertentsio arteriala da.