Bizkarhezur Fisioterapia

Zertan datza bizkarhezur fisioterapia?

Bizkarhezur fisioterapia gorputzaren atalik nagusienetako bat tratatzen duen espezialitatea da, bizkarhezurra. Hauxe eremu bertebral desberdinetan banatua dago, hala nola, eremu zerbikala, eremu dorsala, eremu lunbarra, sakro eremua eta eremu koxigeoa osatzen dutelarik.

Bizkarreko minaren tratameduetan fisioterapeutaren papera bizkarreko mina murriztea, bizkarhezurraren funtzioa hedatzea, bizkarra indartzea eta etorkizunean arazoak agertzen prebenitzea da. Pazientearen gaitasun funtzionala hobetuz, honek bizitza normal bat garatu ahal dezan.

Gainera, pazienteak bizkarreko arazoak kudeatzeko ahalmena hobetzeko helburuarekin eta berriro arazoak agertzea eragozteko prebenitzen saiatuko gara.

Bizkarhezur fisioterapia tratamenduak

Erreabilitazioa bizkarhezurreko min zorrotz eta kronikoetan metodorik erabilienetakoa eta eraginkorrenetakoa da. Erreabilitazioak teknika ugari biltzen ditu bere horretan, zinesiterapiatik hasita, ariketa, masaje eta luzapenetaraino erlazionatuta aurkitzen den guztia biltzen duelarik.

Gorputz jarrera okerrak mantentzea izango dira bizkarreko minaren eragile nagusienak. Fisioterapeutok geroz eta pertsona gehiagori eguneroko ekintzetan, lanean, esertzerakoan, etzaterakoan, ibiltzean, korrika egiterakoan edo edozein kirol praktikatzerakoan, jarrera zuzenak izateko ezagutza zabaltzeko erantzukizuna mantentzen dugu.

Bizkarhezurreko gaixotasunak

Bizkarreko mina bertebra edo egitura patologia baten ondorioz sortu daiteke. Hau da, bertebra edo bertebra aldeak berak patologia izatea eta horren ondorioz zonalde horrek min ematen digu. Erraietako patologia edo organo kaltetu baten ondorioek ere eragin dezakete bizkarrezurrean mina agertzea.

Bizkarhezurreko gaixotasun eta lesio desberdin ugari aurkitu ditzazkegu:

Deituiguzu eta zure kasu partikularra aztertuko dugu berreskurapen emaitza onenak lortzeko tratamendu egokiena ezartzearren.