Fisioterapia kontsulta batean bizkarreko mina gaitzik arruntena izaten da. Bizitzan zehar denok noiz edo noiz pairatuko dugu mota honetako mina, nahiz eta egun batez bakarrik jasan edo ordu gutxi batzuz soilik.
Bizkarrezurra 33 bertebraz osatuta dago
Zerbikal Aldean (7 bertebra, C1-C7), Dortsal Aldean (12 bertebra, D1-D12), Lunbar Aldean (5 bertebra, L1-L5), Sakro Aldean (5 bertebra, S1-S5) eta Kokzix Aldean (4 bertebra).
Bizkarra gorputz enborraren erdi eremu eta atzeko eremua osatzen duen hezur multzo bat da. Burutik hasita (hau eutsi egiten duena), lepo eta bizkarretik igaroz, sostengatu egiten duen pelbiseraino doana.
Bizkarrak eskeleto osoari sostengua ematen dio horregatik da hain arrunta bizkarrezurreko mina, gorputzeko mugimendu guztietan parte hartzen duelako. Bere funtzionalitateari eta egiturari esker gorputzaren mugimenduak burutu ditzakegu.
Gorputz jarrera okerrak mantentzea izango dira bizkarreko minaren eragile nagusienak. Fisioterapeutok geroz eta pertsona gehiagori eguneroko ekintzetan, lanean, esertzerakoan, etzaterakoan, ibiltzean, korrika egiterakoan edo edozein kirol praktikatzerakoan, jarrera zuzenak izateko ezagutza zabaltzeko erantzukizuna mantentzen dugu.
Printzipio hauei ergonomia deitzen zaie eta bizkarreko min edo patologiak prebenitzeko funtsezkoak dira. Ez gara fisioterapeutara gure bizkarreko mina kentzeko bakarrik joan behar, gorputz jarrera eta ergonomia aholkuak jasotzeko ere joan beharko ginake.
Bizkarreko minaren eragileak
Bizkarreko mina arrazoi desberdinengatik sortu daiteke eta aipatu dugun bezala gorputz jarrera okerrak mantentzea da eragile nagusiena. Gure bizkarrezurrari eragiten dion mugimendu okerren bat egiten ari garelako honi mina sortaraziz.
Gainera bizkarreko mina bertebra edo egitura patologia baten ondorioz sortu daiteke. Hau da, bertebra edo bertebra aldeak berak patologia izatea eta horren ondorioz zonalde horrek min ematen digu.
Bizkarrezurreko mina ere erraietako patologia edo organo kaltetu baten ondorioz sortu daiteke eta mina bizkarrezurrean agertzea.
Goi muturreko (besoetako) lesioak bizkarreko Zerbikal aldeko edo Dortsal aldeko gaitzetan eragiten dute. Eta azpi muturrekoak (hanketakoak) aldiz Dortsal, Lunbar eta Sakro aldetako gaitzetan.
Gaurkotasuna eta kontzientziazioa
Gaur egun, urtetan zehar osasun profesionalek egindako kanpainei esker, jende gehienak badaki zein garrantzitsua den bizkarra zaintzea. Zein garrantzitsua den bizkarraren erabilpen zuzen bat (ergonomia) egitea eta ez dela gutxiago ere bizkarreko lesio eta mina prebenitzeko fisioterapeutara joatea.
Bizkarreko ohizko edo min puntuala jasaten dugunean tituludun fisioterapeuta batera jo behar dugu. Eta askotan nahiz eta mina oraindik ez ageri, baina pertsonak mugimendu batzuetan gainkarga muskularra edo mugapena nabaritzen dituenean, lesioa ageri baino lehen, erregulartasun batekin fisioterapeutara joan beharko luke.