Zer da fisioterapia neurologikoa?
Fisioterapia neurologikoa erabiliko dugu pertsona batek jaiotzez edo bizitzan zehar jasotako kalte zerebrala jasaten duenean. Portaera edo arazo kognitiboetaz gain, arazo fisiko edo sistema sensorial eta motorrari eragiten dioten asaldurak aurkezten ditu maiz.
Kalte zerebrala duten pertsonek gainera eragin funtzional handia duten arazo desberdinak adierazi ditzakete. Bakarrik ohetik altxatu ezina, beren kabuz eserita mantentzea edota zutik eusteko ere gai ez izatea.
Fisioterapia neurologikoak nerbio sistema zentral edo periferikoan eraginen bat jasaten duten pertsonen tratamenduetaz arduratzen da. Eguneroko bizitzaren ekintzetara moldatu eta barneratzearren sistema motorra erabiltzen irakatsi edo berrirakasteko helburuarekin.
Kalte zerebrala duten pazientearen edota bai senide eta zaintzaileen bizi kalitatea hobetzearren hainbat arloetan hobetzeko helburuarekin ezaguera batzuk eskuratu ahal izango dute.
Hala nola, mugimenduaren kalitate eta eraginkortasuna hobetzea, kontrol posturala, martxa hobetzea, egonkortasuna, espastizidadea murriztea, dardarak eta nekea. Gainera eguneroko bizitzaren ekintzetan autonomia eta independentzia bilatzea etab.
Gaixotasun neurologikoak
Nerbio sistema zentrala eta periferikoaren lesio neurologiko arruntenak hurrengo hauek dira:
- Hemiplegia
- Bizkar muineko lesioa
- Esklerosis anizkoitza
- Alboko esklerosis amiotrofikoa (ELA)
- Paralisi zerebrala
- Parkinsona
- Traumatismo kraneoenzefalikoa
- Iktusa
- Distrofia muskularrak
- Neuralgiak
- Radikulopatiak
- Nerbio periferiko paralisia
- Neuritisa
- Alzheimerra, dementzia etab.
Fisioterapia neurologiko tratamenduak
Hasierako balorazio bat egin ondoren fisioterapeutak tratatu behar diren arazoak zehaztuko ditu. Jarraian paziente edota senideekin batera helburu batzuk adostuko ditugularik.
Gure tratamenduak saio desberdinetan zehar, pazientearen ahalmen fisikoak eta egitura eta muskulatura asaldurak hobetzearren, teknika sorta bat aplikatzean datza.
Era honetan kalte sensorial eta motorra jasan duten pazienteen mugimendu eta jarreraren eraginkortasuna eta kalitatea berreskuratzearren. Tratamendu hauek paziente neurologikoaren egunerokotasunean, bizitza kalitatean eta ongizatean eragina izango du.
Terapia intentsiboek ezintasun maila murrizten dute, eguneroko ekintzak eta martxa hobetuz. Paziente bakoitzak jaso eta onartu dezakeen gehienezko jarduera terapeutikoa errespetatu eta ziurtatu beharko degu. Terapia intentsibo hauenganako tolerantzia, nagusiki pazienteak duen kalte maila eta egonkortasun medikuaren arabera izango delarik.
Deituiguzu eta zure kasu partikularra aztertuko dugu berreskurapen emaitza onenak lortzeko tratamendu egokiena ezartzearren.