Fisioterapia Pediatrikoa edo haurtzarokoa

Zer da fisioterapia pediatrikoa?

Asko dira fisioterapia pediatrikoa tratamendu eta esku hartzeekin etekina atera diezaieketen haurrak. Beren gaitza zuzendu edo gaitzen ondorioak murrizteko tratamendua behar duten jaio berri, haur eta nerabeak, bai jatorri neurologikoa duten gaitzetan, muskulo eskeletiko jatorria, reumatologikoa, genetikoa etab.

Fisioterapia pediatrikoa edo fisioterapia pediatrian - Donostia - San Sebastián

Fisioterapia pediatrikoak haurtzaro patologiak eta disfuntzioak tratatzen ditu, bai jaiotzez edo bizitzan zehar jasotakoak eta bai min zorrotza edo kronikoak direnak ere. Arazo neurologikoekin erlazionatutako gaitzak, ortopedikoak, arnasketarenak, zirkulazioa, lesio neurodegeneratiboak, lesio fisikoak eta beste garapen asaldurekin erlazionatutakoak ere. Azken finean, helduak direnean independentzia potentziala mugatuko dutenak.

Garapen asaldurak prebenitzeko edo garapen egokiago bat errezteko beharra duten jaio berri eta haurrek tratamenduei etekina atera diezaiekete. Baita izaera prebentiboa duten esku hartze hezitzaileen bitartez osasuntsu dauden haurrek ere.

Fisioterapia pediatriko tratamenduak

Haurrek maila psikomotorrean gaitasun funtzionalik handiena lortzera bideratutako estrategia terapeutiko guztiak biltzen ditugu. Nola ikasten duen, bere gorputza nola erabiltzen duen eta garapen honekin zein aldaketa esperimentatuko dituen ere.

Trebetasun motorrak hobetzearren tratamenduak egokitzen joango gara, bai oreka eta koordinazioa hobetzeko, indarra eta erresitentzia handitzeko eta bai zentzumen eta garapen kognitiboan integratu eta hobetzearren.

Haurraren independentzia potentzial maximoa lortzen lagundu dezakegu. Horrela, eskolako ekintzetan, etxean eta baita eguneroko bizitzaren ekintzetan parte hartu dezan erreztearren.

Gaixotasun eta patologia pediatrikoak

Fisioterapia pediatrikoak tratatzen dituen patologia pediatriko arruntenak hurrengo hauek dira:

  • Tortikolis muskular kongenitoa (plagiozefalia)
  • Brakial obstetriko paralisia
  • Sindrome eta malformazio genetikoak
  • Psikomotor arazoak
  • Ataxia
  • Patologia neuromuskularrak
  • ATM arazoak
  • Aldaka lokadura kongenitoa
  • Oinaren patologia (zanboa, baroa, balgoa, laua)
  • Perthesen gaixotasuna
  • Eskoliasisa
  • Arnas fisioterapia:
    • Bronkiolitisa
    • Bronkitisa
    • Pneumoniak
    • Katarroak
    • Atelektasiak
  • PCI (garun-paralisia)
  • Muskulu-distrofiak:
    • Duchenneren muskulu-distrofia
    • Becker-en muskulu-distrofia
    • Besteak beste
  • Sortzetiko muskulu-tortikolisa (TMC)
  • Plagiozefaliak, brakikefaliak
  • TEA
  • Goiztiarrak
  • Atzerapen psikomotorra
  • Traumatismo kraneoentzefalikoak (DCA)
  • Muineko lesioak
  • Hipertonia/hipotonia
  • Gaixotasun genetikoak:
    • Prader Williren sindromea
    • Rett sindromea
    • Angelman sindromea
    • Besteak beste
  • Down sindromea
  • Gaixotasun arraroak
  • Gaixotasun neuromuskularrak:
    • AME (bizkarrezurreko muskulu-atrofia)
    • Miasteniak

Deituiguzu eta zure kasu partikularra aztertuko dugu zure seme-alabaren berreskurapen emaitza onenak lortzeko tratamendu egokiena ezartzearren.