Haurrentzako masaje pediatrikoa

Zer da masaje pediatrikoa?

Hindu kulturan arbasoen erritual gisa erabiltzen den teknika bat da, gurasoen eta haurtxoen arteko lotura bermatzearren. Ukimen-estimulazio gisa balioko digu haurraren gorputzarekin eta emozioekin harremanetan jartzeko. Kontaktuaren bidez segurtasuna, maitasuna eta konfiantza transmititu nahi ditugu. Ukimenaren bidez harremantzen gara inguratzen gaituen ingurunearekin.

Zein adinetan jaso dezakete masajea haurrek?

Haurrentzako masajea edozein adinetan egin daiteke baina onura gehienak 0-18 hilabete bitarteko haurrengan egiterakoan sortuko dira.

Haurrentzako masajearen onurak

  • Haurrarekiko komunikazioa eta interakzioa sustatzen du.
  • Nerbio-sistema estimulatzen du.
  • Arnas aparatua estimulatzen du.
  • Sistema gastrointestinala estimulatzen du.
  • Zirkulazio sistema estimulatzen du.
  • Sistema endokrinoa estimulatzen du.
  • Antsietatea murrizten du.
  • Sistema immunologikoa sustatzen du.
  • Erlaxatu eta estimulatzen du aldi berean.
  • Loa hobetzen du.

Noiz ez da masajerik eman behar

  • Sukarrakin daudenean.
  • Infekzio larrietan.
  • Bihotzeko eta giltzurrunetako gaixotasunekin.
  • Frakturetan eta/edo erredurak dituztenean.
  • Bazkalostean (LM-LA).
  • Txertoekin: 48 ordu itxaron.
  • Negarrez daudenean.

Masaje pediatrikoa emateko aholkuak

  • Aukeratu haur bakoitzarentzako une egokia.
  • Olio naturalak erabili (usainik gabe).
  • Musika edo abesti lasaia jarri.
  • Leku epela eta nahikoa espazioa duena bilatu.
  • Erosotasuna eta lasaitasuna bilatu.

Gure kontsultan zuen haurrari masajea egin dieziokegu. Baita ere familiako kideei masajea nola eman erakutsi gero etxean praktikan jarriz, zuen haurrarekin momentu polit eta goxo hori bizitzeko baliabideak emanez.