Sorbalda Fisioterapia

Zertan datza sorbalda fisioterapia?

Fisioterapiaren espezialitate honek sorbalda artikulazioan, gorputzan dagoen artikulazio konplexuenetakoa delarik, suertatzen diren lesioetaz arduratzen da. Jendeak “sorbalda” bezela ulertzen duena, artikulazio multzo batean datza, hezur (humero, lepauztai eta eskapula/omoplatoa), muskulo (mahuka birakaria, pektoralak, dosrtsal zabala etab.), tendoi eta besoa gorputzetik bereizten duten ligamentuz osatua.

Sorbalda, bere mugimendu ahalmen handiagatik, lesio gehien jasaten dituen gorputzeko ataletako bat da. Hala nola, lesio traumatikoak, tendinopatiak, bursitisa, urratuak, sindrome subakromiala, gleno-humeral ezegonkortasuna, kalzifikazioak, sorbalda izoztua etab.

Sorbalda fisioterapia tratamenduak

Mugikortasun galerak eta artikulazioaren funtzionalitatea berreskuratzen saiatuko gara, mina murrizteaz eta artikulazio gleno-humeralaren egonkortasuna handitzeaz gain.

Sorbalda lesioak

Sorbalda lesio gehienak tendoien hantura edo urratzeagatik gertatzen dira, supraspinatu tendinitisagatik, mahuka birakariaren tendinitisagatik, bursitis eta abarrengatik, ezegonkortasunagatik (luxazioak), endekapenagatik (osteoartrosia) edo hausturengatik ere.

Deituiguzu eta zure kasu partikularra aztertuko degu berreskurapen emaitza onenak lortzeko tratamendu egokiena ezartzearren.

Miren Altuna Fisioterapia
Pribatutasunaren sarrera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.