Zoru pelbikoa

Zer da Zoru Pelbiko Fisioterapia?

Zoru Pelbikoaren Fisioterapia edo Fisioterapia Pelbiperineala fisioterapia-adar bat da, eta zoru pelbikoarekin lotutako disfuntzioak baloratzea, prebenitzea eta tratatzea du helburu, bai emakumeen artean, bai gizonen artean.

Zoru pelbikoaren alterazio horiek hainbat etapatan ager daitezke, hala nola obstetria garaian (haurdunaldia, erditzea eta erditze ondokoa), menopausian eta gizonezkoen prostata-kirurgia egin ondoren, besteak beste.

Zer egin dezakegu?

Fisioterapiatik, gernu-kontinentearekin, genitaletako pisu-sentsazioarekin, sexu-disfuntzioekin, min pelbikoekin, orbainekin eta abarrekin lotutako patologiak har ditzakegu. Hemen behean, emakumearen eta gizonaren zoru pelbikoan izan ditzakegun lesioak edo disfuntzioak zehaztuko ditugu.

  • Gernu-inkontinentzia (gizonen kasuan, ohikoa prostatako kirurgiaren ondoren).
  • Maskuri hiperaktiboa edo larrialdi mikzionala.
  • Inkontinentzia fekala edo gasen inkontinentzia.
  • Min pelbiko kronikoa (adib.; endometriosia).
  • Orbainak: zesareak, episiotomiak, urradurak, kirurgia abdomino-pelbikoak.
  • Abdomeneko diastasia.
  • Pubalgiak, perinealgiak.
  • Azkura, lehortasuna…
  • Sexu-disfuntzioak:
    • Baginismoa, anorgasmia, dispareunia, emakumeetan.
    • Lehorte-disfuntzioa, anorgasmia, eiakulazio goiztiarra gizonengan.
  • Prolapsoak (organo pelbikoen jaitsiera).
  • Haurdunaldia: erditzeko prestakuntza fisikoa (prestaketa) eta erditu ondoko tratamendua.

Zoru pelbikoaren tratamendurako teknikak

Hainbat teknika erabiliko ditugu gure perinearen asaldurak aztertzeko. Eskuzko teknikez gain, gure tratamendua erraztu eta hobetuko diguten teknika instrumentalak erabili ahal izango ditugu. Ezinbestekoa izango da, halaber, pazienteak lan aktiboa egitea, eta gure gorputzaren kargen kudeaketan aldaketak egitea, jarrera-berreziketa egokiaren bidez.

1. Eskuzko teknikak

Masaje perineala, teknika miofaxalak, Cyriax (zeharkako masaje sakona), eskulan aktiboa (indartzea), luzaketak muskulaturan.

Beste teknika batzuk; sabelaldeko, diafragmako eta muskulatura pelbitroantereoko tratamendua.

2. Teknika instrumentalak

  • EPI-NO
    • Biofeedbackaren funtzioa: Zoru pelbikoaren giharrak kontraitu eta erlaxatzen ikastea.
    • Indartzea.
    • Progresiboki luzatzea.
    • Muskulaturaren flexibilizazioa erditze-unerako.
  • Indiba. Irrati-frekuentzia
    • Inflamazioa.
    • Zikatrizak: episiotomiak, zesareak.
    • Min pelbiko kronikoa.
    • Lehorte baginala.
    • Gernu-inkontinentzia.
    • Hemorroideak, uzki-arteka.
    • Erditu ondorengo errekuperazioa.

3. Muskulaturaren entrenamendua

  • Kegel ariketak (Zoru Pelbikoaren muskulatura).
  • Hipopresiboak (muskulatura abdomino-pelbikoa).

4. Jarrera-berreziketa

Deituiguzu eta zure kasu partikularra aztertuko degu berreskurapen emaitza onenak lortzeko tratamendu egokiena ezartzearren.