INDIBA activ® aurkeztu nahi dizuegu, gure kontsultan eskaintzen dugun eta emaitza oso onak ematen ari den fisioterapia zerbitzua.
Beti tratamendurik onena eskaintzeko helburuarekin, INDIBA activ® therapy – CT8 teknologia duen erreminta eskuratuta dugu. Dagoeneko gure Donostiako fisioterapia kontsultan eskaintzen ari garen fisioterapia tratamenduak hobetzeko eta hauen eraginkortasunean aurrerapauso handi bat eman ahal izango digun erreminta.
Lehen bait lehen zure eguneroko jarduerara itzuli
Gure erantzukizuna modurik onenean eta ahalik eta azkarren zuek berreskuratzen laguntzea da. Jasandako lesio edo gaitzek zuen bizitza normalarekin jarraitzea galarazi ez dezaten. Orain gorputzaren berezko berreskuratze prozesu naturalak bizkortu eta lehenengo saiotik ere mina murriztu ahalko dugu.
INDIBA activ® bitarteko tratamenduak metabolismo zelularra aktibatzen du bere oreka berreskuratuz. Mugimenduen berreskurapena berrezarri ahalko dugu, muskulu-tonua normalizatu, beren elastikotasuna areagotu eta aldi berean hantura murrizten lagunduko digu.
Tratamenduen teknika honen eraginkortasuna eta abiadura dela eta, diziplina ezberdinetako hainbat kirolari profesionalengatik oso erabilia izan da. Horrela, lesioak saihestu eta beren entrenamenduen etenaldia murriztu egiten dute.
Jakina, ez duzu kirolari profesionala izan behar tratamendu mota honen onurez baliatzeko, nahikoa duzu lesioak saihestu nahi izatearekin edo ahalik eta azkarren berreskuratzen nahi izatea modu eraginkorrean zure gorputzaren berezko dituen berreskuratze prozesu naturalak estimulatuz.
INDIBA activ® therapy – CT8
Hurrengo egoeretarako aterabide bat da:
- Mina arintzeko
- Mobilizazioa errazteko
- Min errepikakorrak tratatzeko
- Ehunak birsortzeko
- Orbaintzea bizkortzeko
- Hantura murrizteko
- Eta abar
Hurrengo gaitz hauen tratamendurako ere, artrosia, periartritisa, lunbalgia, dorsalgia, zerbikalgia, zaintiratuak, hausdurak, muskulu lesioak, tendinitis eta bursitisa, iztarteko minak, tratamendu fisioestetikoak etab.
Nahiz eta Donostian erreminta mota hau dugun oso fisioterapeuta gutxi garen ere baliteke dagoeneko bere onurak ezagutu izatea. Dena dela, aukera duzu orain bere gaman azken belaunaldiko INDIBA activ® therapy – CT8arekin tratamendua jasotzeko.
Zenbat eta lehenago lesioak prebenitzen edo gaitzetaz berreskuratzen hasi hobe izango da.
INDIBA activ® tratamendu mota hau frogatu nahi baduzu gure fisioterapia kontsultan zure zain gaude!