Kirol Fisioterapia

Zer da kiroletako fisioterapia?

Kirol fisioterapia, modu jarrai batean kirola praktikatzen dutenei zuzendutako fisioterapiaren espezializazioa da. Oinarrizko praktika bat, amateurra, elitezkoa edo besterik gabe osasuna hobetzeagatik kirola praktikatzen dutenei zuzendutako.

Lesioen prebentzio tratamenduak

Prebentzio egoki batekin, bai kirol masajearen bidez edota beste jarraibide batzuekin batera, lesio asko saihetsi daitezke. Lesio agente hauek hainbat faktoreri esker sor daitezke: entrenamendu planifikazio txar batengatik, teknika okerren bat erabiltzeagatik, artikulazio estabilitate ariketa eskas edo ezagatik (propiozepzioa), indartze edo luzapenengatik, nutrizio eskasagatik, gaizki asimilatutako gehiegizko gainkarga batengatik etab.

Kirolariak kirol konkretutan parte hartzeari lotutako lesioak sortzeko arriskua ebaluatuko dugu. Kirolariei lesioak agertu eta berragertzea nola prebenitzeko informazioa eskuratuko diegu.

Tratamendu hauek, gainkarga handiak saihestuz, kirolariaren baldintza muskularrak hobetzeko erabiltzen ditugu. Kirol masaje klasikoa erabiliko degu, erlaxatu eta tonifikatzeko, saioa egiten den momentua kontuan hartuz.

Kirol fisioterapia eta errendimendu hobekuntza

Zure kirol errendimendua hobetzearren, lesio arriskua ahalik eta gehien ekiditen saiatuko gara, profil fisikoa eta errendimendu profila baloratuz. Eta beharrezko diren esku-hartze eta orientazioak eginaz, zure kirol praktika zehatzean ahalik eta errendimendu gehien izateko balditzak optimizatuko ditugularik. Honela, muskulatura baldintza onenetan izango duzu, elastikotasun muskularra hedatu eta ahaleginean hobeto egokitu ahalko duzu, egoera animiko eta psikologikoan efektu positiboak lortzeaz gain.

Lesioen tratamendua eta erreabilitazioa

Kirolariaren funtzionalitatea ahalik eta azkarren berreskuratzeko lan egiten degu, lesioaren errekuperazio prozesu biologikoak bizkortuz, entrenamendua ahalik eta gutxien mugatuz eta lehen bait lehen berriro kirol praktikan berme guztiekin has dadin.

Kirolarekin erlazionatutako lesioetan, arrazonamendu klinikoa eta konpetentzia terapeutikoak kontutan hartuta, diagnostikoa eta tratamendu pertsonalizatua egingo dugu.

Helburu hauek burutzeko kirolariak eta fisioterapeutak elkarren artean talde bat osatzea oso garrantzitsua da. Kirolaria berreskurapen denborekin, proposatutako ariketekin eta egin beharreko saio kopuruarekin zorrotza izan behar du.

Deituiguzu eta zure kasu partikularra aztertuko dugu berreskurapen emaitza onenak lortzeko tratamendu egokiena ezartzearren.