Epino, zoru pelbikoko gailua

Epi-No-a silikonazko baloi bat eta esku-prilla bat dira, biofeedback funtzioa egiten digun presio-bistaratzaile integratu batekin (manometroa) datorrena.

Zertarako balio du Epi-No-a?

Zoru pelbikoaren muskulatura malgutzen eta luzatzen laguntzen digun tresna bat da batetik, baita hura indartzen lagun diezagukeena ere.

Haurdunaldian zein erditu ostean erabil daitekeen tratamendu-estrategia bat da.

Zoru Pelbikoa indartzea

Bere biofeedback ekintzari esker, gure zoru pelbikoaren kontzientzia irabazten dugu, muskulatura hori uzkurtzen eta erlaxatzen ikasteko aukera emanez. Horrela, indarra landu dezakegu, funtzionaltasuna hobetuz eta berregituratuz.

Zoru pelbikoa malgutzea

Globoa apurka-apurka puzten joateko aukerarekin, diametroa handitzen dugun bakoitzean gure muskulatura malgutzen eta luzatzen joatea lortzen dugu, erlaxatzen doan einean.

Haurdunaldian, bi tratamendu-moduak erabili ahal izango ditugu (indartzea eta malgutzea). Haurdunaldiaren lehen asteetan, indartzeak garrantzi handia izango du, eta azken hiruhilekora iritsita, malgutzea izango da nagusi.

Erditzearen ondoren, Epi-No-a oso lagungarria izan daiteke gure zoru pelbikoarekin konektatzeko, ehunen funtzionaltasuna berreskuratzeko eta muskulu-tonua lehengoratzeko.

Epi-No-ak episiotomia saihesten du?

Beharrezkoa da jakitea episiotomia behar denean bakarrik erabili behar dela, fetuaren eta amaren arriskuak saihesteko. Horregatik, Epi-No-aren erabilera ez da episiotomia saihesteko teknika bat izango. Erditzean inplikatutako ehunak prestatzen lagunduko digun tresna bat izango da, zonaldean ahalik eta kalte gutxien eraginez.

Noiz ez genuke erabili behar tresna hau?

  • Erditze goiztiarreko arriskua dagoenean.
  • Barize bulbarrekin.
  • Bagin eta gernu infekzioetan.
  • Zesarea bidezko erditzeen programazioan (adibidez, aldez aurreko plazenta).

Gure zentroan tresna interesgarri hau daukagu zure esku beste teknika askorekin tartekatu ahal izateko. Zure erditzera prest, seguru eta konfiantzaz iristea izango da gure helburua.