Masaje perineala

Perineoko masajea haurdunaldiaren azken asteetan egiten den teknika bat da. Normalean, zoru pelbikoan aditua den fisioterapeutak egiten eta irakasten du. Etxean, norberak bere buruari egin diezaioke edo laguntzailearekin egin daiteke ere. Ohikoa da, erosoagoa izatea laguntzaileak edo bikoteak teknika egitea.

Masaje perineala egiteko, leku lasai, familiar eta intimo bat aukeratu beharko dugu. Eroso egoteko, giro segurua eta lasaigarria sortu ezazu; lasaituko zaituen musika jarri, argia leundu, goxo zauden toki bat aukeratu… Prestatu eskuoihal bat eta kuxinak.

Hartu jarrera erosoa, zure zoru pelbikora ondo iristeko eta perineoko masajea egin ahal izateko. Masajea hasi aurretik, egin hasperen sakon bat eta lasaitu zaitez.

Honako gauza hauek hartu behar ditugu kontuan:

  • 32-34 astetik aurrera egingo dugu.
  • Ur-oinarriko lubrifikatzailearekin.
  • 5-10 minutu egunean.
  • Beharrezkoa bada, masajea egin aurretik pixa egitea gomendatzen da.
  • Eskuak ondo garbitu eta azkazalak moztu.

Masajea egitea ez da gomendagarria izango honako kasu hauetan; gernu-infekzioa, barize bulbar aktiboak edo erditze goiztiarra izateko mehatxua izanez gero. Bagina erloju bat dela imajinatuko dugu, eta erlojuaren erditik behera egiten dugu lan beti.

Masaje perineala Donostia - San Sebastián
Masaje perineala Donostia - San Sebastián
Masaje perineala Donostia - San Sebastián
Masaje perineala Donostia - San Sebastián

Jarraitu beharreko urratsak:

  1. Ponpaketak.
  2. U erdia (9-6 eta 3-6).
  3. U osoa (9-3).
  4. Mantendutako presioak (7, 6, 5).
  5. Azaleko muskulaturaren lasaitzea.
  6. Hatz-koskorrekin masajea ematen dugu kanpoan.
  • 32-34 astea: 2 aldiz astean.
  • 35-37 astea: 3 aldiz astean.
  • 38. astea – amaiera: 4 aldiz astean.

Masajearen ondoren, zoru pelbikoaren uzkurduraren bat egitea gomendatzen da.