Mulligan Kontzeptua, Brian Mulligan zeelandaberritar fisioterapeutak garatu zuen hirurogeita hamar hamarkadaren hasieran. Bere ideia, fisioterapeutak egindako eskuzko teknika baten aplikazioa eta pazientearen mugimendu fisiologiko aktiboaren bateratzea izan zen.
Sistema muskulu-eskeletiko disfuntzioen fisioterapia tratamenduak bere jatorritik aurrera egiten joan da, mobilizazio fisiologiko pasiborako soinketa zuzentzaile eta mobilizazio osagarri gisa.
Anatomia, fisiopatologia, biomekanika eta neurofisiologia printzipio teorikoetan oinarritzen da, baina aurkezpen klinikoari eta pazientearen balorazio fisioterapeutikoari garrantzi gehiago ematen.
Tratamendu teknikak, gorputz muturretan egindakoak “mugimendu mobilizazioak” (MWM) deitzen dira eta bizkarhezurrean aldiz “irristatze apofisiario natural sostengatuak” (SNAGak).
Teknika hauek, disfuntzio gehienetan artikulazio lerrokatze aztoramen neuro-muskulu-eskeletiko bat existitzean oinarritzen dira, Mulliganek jarrera akats bat bezala izendatuko duena.
Mulligan Kontzeptuaren helburua
Teknika honen helburua, tinkoa den eta mantendutako kanpo indar baten laguntzarekin, jarrera akats horren zuzenketa izango da. Normalean zonalde mugikor batean lan irristakor batekin (traslazioa edo rotazioa), pazienteak mugimendu fisiologiko on bat izan dezan, mugimendu osagarria hobetzeko helburuarekin: minik gabekoa eta mugimendu hedadura osoenarekin.
Mulliganek bere teknika egoki aplikatzeko oinarrizko eta beharrezko arau batzuk ezarri zituen. Tratamenduan zehar ez du minik egon behar, hobekuntza berehalakoa izan behar du, hobekuntza efektuak denboran zehar luzatu eta iraunkorrak izan behar dute. Pazientea tratamenduan elkarlanean mugimendu aktiboa mantsoa egingo du, fisioterapeutak norabidea, indarra eta pazientearekin komunikazio konstantea mantentzen duen bitartean.
Mulligan Kontzeptua eskuzko terapia prozedura guztientzako erreminta osagarria da eta artikulazio prozesu mingarria duten pazienteak lagundu ditzake, mobilizazio mugatua duten egitura asaldurak dituztenei, prozesu mingarri edo artikulazio mobilizazio mugatura lotutako jarrera akatsak dituztenei, eta baita eguneroko bizitzan zehar pazientearentzat mingarri edo mugagarri bihurtu daitekeen edozein ekintzetan ere.