Nork ez du noiz edo noiz tenislariaren lesioa edo golflariaren lesioa izenak entzun. Maiz prentsan edo ezagun batengatik entzuten ditugun lesioak dira, lesio oso arruntak bait dira.
Ukondo edo ukalondoko mina oso arrunta da mota guztietako pertsonetan, ez bakarrik tenislari edo golflarien artean, eta ukalondoko zonalde desberdinetan eduki daiteke mina. Honen ondorioz, mina, beso berdineko beste gertuko artikulazioetara hedatzea gerta daiteke, bai sorbalda edo eskumuturrera adibidez. Ez dugu daukagunaren ustez edo lagun batek esan digunarengatik gure burua diagnostikatu behar.
Ukalondoko lesio bat dugula jakiteko, osasun profesional batera jo beharko dugu, bai familia medikura, mediku traumatologora edo fisioterapeuta batera. Balorazio eta esplorazio egoki bat egin ondoren lesioren bat dugun diagnostikatzeko, zein motatakoa den eta gure gaitza hobetu edo sendatzeko zein tratamendu jarraitu beharko dugun jakitearren.
Nomenklatura sanitarioan, lagunartean tenislariaren lesioa deitzen duguna, Epikondilitisa esaten zaio. Eta golflariaren lesioa aldiz, Epitrokleitisa bezala ezagutzen da.
Tenislariaren lesioa edo Epikondilitisa
Kanpo Epikondilitisa tendoi epikondileoen hanturan datza (inflamazioan), hauek besaurre eta esku muskuluak ukalondoko kanpo aldeko epikondiloarekin elkartzen dituzten tendoiak direlarik. Eskuak egin ditzakeen mugimendu nagusien kontrolaren arduradunak, hala nola, eskumuturraren hedapenean adibidez.
Muskulu hedatzaileekin mugimendu errepikakor bat egiterakoan muskulu nekea sortzen da, honek tendoien tentsioa handitzera eramaten du.
Epikondilo tendoian min oso zehatz bat da honen sintoma, ukalondoaren kanpo aldean. Pazienteak ezingo du ezer hartu eskua behera begira duenean eta eskua ematerakoan adibidez mina izango du ukalondoa luzatuta duenean.
Golflariaren lesioa edo Epitrokleitisa
Barne Epitrokleitisa tendoi epitrokleoen hanturan datza (inflamazioan), hauek ordea, besaurre eta esku muskuluak ukalondoko barne aldeko epitroklearekin elkartzen dituzten tendoiak eta eskumuturraren flexioa kontrolatzen duen muskulatura erantzuleak direlarik.
Kasu honetan tendoi epikodiloaren hantura besaurreko muskulu flexoreen mugimendu errepikakorrengatik gertatzen da, tentsioa muskulu flexoreetan handitzen doalarik.
Ukalondoko barne aldean min zehatz bat da lesio honetako sintomarik bereizgarriena, epitrokle tendoian. Pazienteak ezingo gu eskumuturraren flexio mugimenduak egin.
Fisioterapia tratamendua
Pertsona bakoitza desberdina garen heinean eta gure gorputzak desberdin erreakzionatu dezakeelarik une desberdinetan ere gure osasun egoera dela eta, arrazoi ugariengatik suertatu daitezke ukalondoko min edo lesioak. Tratamenduarekin berdintsu gertatuko zaigu, pertsona bakoitza tratamenduari desberdin erantzungo dion heinean, fisioterapia tratamenduak paziente bakoitzaren behar eta nahietara pertsonalizatuko ditugu.
Gure pazienteei gomendatzen diegun lehenengo gauza, jarduera fisikoan edo patologia eragiten duen ariketa errepikakorraren atsedenaldi bat egitea. Inoiz ez dugu ukalondo artikulazioaren immobilizazio osoa gomendatzen baizik eta mina sorrarazten duen kausaren gelditzea. Lesionatutako besoarekin pisurik ez hartzea ere gomendatzen dugu. Pazienteak oinarrizko aholku hauek alde batera uzten baditu, ez da hobetuko eta ziurrenik lesioa okertu eta larriagotzeko arriskua du.
Lesio hauek, bai tenislariaren lesioa edo golflariaren lesioa, sendatu eta erreabilitazio egoki bat lortzearren, fisioterapeuta batengana joatea oso garrantzitsua da. Tendoi flexore edo estentsoreen hantura batean datzalarik, fisioterapia lehen bait lehen aplikatzea garrantzitsua da, lesioa tratatzen zenbat eta lehenago hasi lesioa lehenago gutxitu eta sendatuko delarik.
Zalantzan dauden paziente askok galdetzen duten galdera ea lesioan hotza edo bero aplikatu behar den izaten da, kasu honetan tendoien hantura bat den heinean egunean 2 edo 3 aldiz 10 minutuen buruan eta azalean minik ez eragitearren, zapi batekin bilduta izotza ezarriko dugu. Inoiz ez dugu 10 minutuak baino denbora gehiago aplikatu behar, orduan hotza kaltegarria bihur daiteke eta.
Ukalondoko lesioa sendatzeko fisioterapia saio batzuekin jarraituko dugu, mobilizazioekin (zinesiterapia), muskulatura estentsore edo flexoreen masaje deskontrakturanteekin (masoterapia), Cyriax teknika, kakoak (fibrolisi instrumental miofasziala) erabili ditzakegun baloratuko dugu, bendaje neuromuskularra ezarri, ukalondoko muskulaturan dauden gako puntuetan puntzio lehorra aplikatu edo luzapenekin ere.
Fisioterapeuta batekin tratamendu on baten ondoren eragindako muskulaturan luzapenak egin beharko ditugu.
Ukalondoko lesioen prebentzioa
Lesioen prebentzioa kasu gehienetan kontuan hartzen ez dugun faktore oso garrantzitsua da beti. Eguneroko bizitzan zehar mota honetako lesioak prebenitzeko, lanean edo kirola egiterakoan bai beso, ukalondo, eskumutur eta eskuko mugimenduak modu egoki batean egin beharko ditugu.
Ez genuke besoko muskulatura tentsionatu, kontrakturatu edo tendoia kaltetu arte itxoin behar. Mina agertu eta beranduegi izan aurretik joan gaitezen fisioterapeuta baten kontsultara.