Pilates Metodoa

Pilates Metodoa, Joseph Humbertus Pilates alemaniarrak XX. mendearen hasieran sortutako egokitzapen fisiko modu bat da. Era kontrolatu eta zuzendu batean egin beharrekoa ariketa sorta bat da. Ariketak posizio egokian eta arnasketarekin batera koordinatuz, non gorputza osotasun bat bezala lantzen den.

Ariketak hauek gehiengo batean, bizkarhezurreko muskulatura egonkortzailearen lanera, pelbisa eta eskapular gerrira, jarreraren asaldura foku nagusietara eta gainkarga muskularretara zuzenduak daude.

Urteak joan ahala, Pilates Metodoa garatzen joan da, makina berriak sortuz, sostengu aparatuak eta egiteko moduak hobetuz, baina metodoaren funtsa beti ere mantenduz. Metodoa lurrean (Mat) eta makinekin egindako ariketetan datza, estimulu propiozeptibo etengabeak lortzen dituzten elementu osagarri ugarirekin batera, gorputz eskeman efektu garrantzitsuak lortuko ditu, kirol keinuen berreskuratzean eta osteo-artikulazio lesioen erreabilitazioan ere oso erabilgarri egiten duen abantaila delarik.

Pilates Metodoa edozein adinetako pertsonek praktikatu dezake, bai kirolariak direnak eta baita kirola inoiz egin ez dutenak ere. Hiru zailtasun maila ditu: oinarrizkoa, erdikoa eta aurreratua. Saio bakoitzean, fisioterapeuta profesional batek lagundurik, pertsona bakoitzaren behar eta berezitasunetan bideratu beharko gara.

Metodo honen funtsezko filosofia gero eta eragin gehiago izaten ari da mota guztietako kirol eta entrenamendutan, eta kirolari, dantzari eta entrenatzaile asko dira, nahiz eta metodoa zorrotz ez jarraitu ere, metodoaren printzipioak beren entrenamendutan barneratzen dituztenak. Izan ere, Joseph H. Pilatesek zioen, metodoaren printzipio hauek gure eguneroko ekintza guztietan barneratu beharko genituela, azken batean naturalki eta inkontzienteki asimilatuta izan arte.

Pilates metodoaren printzipioak

Pilates Metodoaren printzipioak hurrengo hauek dira:

  • Arnasketa
  • Zentroaren kontrola
  • Elongazio axiala
  • Bizkarhezurraren artikulazioa
  • Koordinaketa
  • Mugimenduaren barneratzea
  • Kontrol mentala
  • Doitasuna
  • Jariakortasuna

Pilates Metodoak ez du haurdunaldian, erditzearen ondoren edo osteoporosian kontraindikaziorik. Fisioterapeutak hainbat aspektu kontutan izango ditu ariketa batzuen burutzean eta moldaketa txiki batzuen bitartez inongo arriskurik gabe bideratuko ditu. Helburua muskuluen arteko loturen orekatzea izango da, artikulazioen mugikortasuna mantentzea, muskuluak indartu, luzapenak eta malgutasuna, propriozepzioa eta oreka estimulatzearren.

Egonkortasun dinamikoan dago gakoa: gorputz segmentuen arteko erlazio egoki bat mantendu eta gorputz segmentuen eta ingurunearen arteko erlazioan ere.