Zinesiterapia, baita ere Kinesiterapia edo Kinesioterapia deitua, mugimenduaren erabileran oinarritzen diren, bai osasuna hobetu edota lesio edo disfuntzio baten berreskurapena lortzeko, fisioterapiaren teknika multzoa da. Erreabilitazio tratamenduen oinarria da.
Mugimendua oso erreminta baliotsua da osasuna mantentzeko, gaixotasun akutuak sendatzeko, edo bai jaiotzez edo bizitzan zehar jasotako motor sistemako disfuntzioak. Hortaz Zinesiterapia paziente batek, fisioterapeutak agindutako edo honek lagunduta, egingo dituen mobilizazioak dira.
Sendatzeko efektua duten ariketak, mina murrizteko, artikulazio eta muskuluen mugimendu maila mantendu edo hedatzeko, muskulu zehatzen indarra mantendu edo hobetzeko, koordinaketa eta neuromuskular kontrola areagotzeko, oreka hobetzeko, jarrera egokiak eta motor sistemako heziketa eta berreziketan agindu ohi dira.
Osasunera zuzendutako ariketak bai lehen eta bigarren mailako prebentzioetan erabiltzen da eta, geroz eta gehiago, egonkortutako gaixotasun kroniko askoren tratamendu osagarrien parte da. Batez ere prebentzio kardiobaskularrean aplikatzen da, lokomotor aparatuaren klinikoki egonkorra den baldintza kronikoetan eta diabetesa eta obesitatearen prebentzioa eta tratamenduan.
Zinesiterapia efektu fisiologikoak
Lokalak:
- Funtzio osteoblastikoaren estimulazioa. Hezurraren sorrera bultzatzen du.
- Muskulu glukogeno erreketaren hedapena eta hiperemia hedapena, muskulu mailan elikatze handiago bat dagoelarik.
- Likido sinobialaren jariaketa akuilatzen du, kartilagoaren atrofia gutxitzen duelarik, artrosia jasateko aukerak gutxitu eta prebenituz.
- Nerbio periferikoen elikatzea hobetzen du.
Orokorrak:
- Gorputzaren tenperatura handitu.
- Oxigenoaren aberastasun handiagoa.
- Organoen funtzionaltasun gorakada handiagoa.
- Funtzio fisiologiko hobea.
Mugimendu motak
Zinesiterapian, bi azpitalde daude: Zinesiterapia aktiboa eta Zinesiterapia pasiboa. Aktiboan pazienteak mugimendua borondatez egiten duenean da, errehabilitazio prozesuaren azken faseetan erabiltzen da pazienteak autonomia handiagoa duenean. Pasiboan aldiz, pazienteak ez du borondatez mugimendua egingo eta fisioterapeuta edo kanpoko beste agente bat izango da pazienteak mobilizatzen dituena.
- Mugimendu pasiboak: mugimendu aktiboa kontraindikatua dagonean, kalte larria edo akutua jasan duten gaixoak edo mugimenduaren paralisia gertatzen denean.
- Lagundutako mugimendu aktiboak muskulu indarraren murrizpen bat dagonean, muskulu desbideratze partziala, mina, espastizidade gogorra edo koordinaketa neuromuskularraren defizita dagonean ere.
- Mugimendu aktiboak eta eutsitako mugimendu aktiboak kontrol neuromuskularra hobetzeko, indarra, sistema motorraren funtzioak eta pazienteen egoera fisikoa hobetzeko ere.
Erreabilitazio neurologikoan, sintomatologiaren konplexutasunaren ondorioz, teknika eta metodo multzo bat erabili ohi da (Bobath, Kabat, Brunnstrom, Perfetti, etab.) zeinek ariketa edo jarduera paziente zehatzaren potentzialaren arabera moldatzea baimentzen dutenak.