Fibrolisi Instrumental Miofasziala (kakoak), tratatu behar den gorputzeko zonaldera egokitzen diren tamaina ugariko kako desberdin batzuen bitartez egiten den tratamendu metodo edo teknika da. Berreskurapen fisikoan eta baita kirol fisioterapian erabilera hedapen handiko teknika da.
Teknika honek duen izen berezi eta kakoen itxura arraroaz gain guztiz minik gabeko teknika da. Baina baliteke tratatu beharreko zonaldea eta inflamazio mailaren arabera apur bat gogaikatu izatea.
Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetan sortutako teknika da, Zeharkako Masaje Sakonaren eboluzioaren ondorioz eta garaiko ohizko eskuzko terapien burutzean zituzten palpazio eta terapeutiko mugen ondorioz.
Sakonak diren lesioetan muskuluen aponeurosiak beraien artean edo beste muskulu batekin itsatsi daitezke. Baldintza normaletan eguneroko bizitzan egindako keinuei esker gertatzen den lubrifikazioarengatik modu aske batean irristatu egin beharko lukete. Aponeurosia gorputzaren egitura desberdinak elkartzeko balio eta forma laua duen tendoiaren antzeko ehun bat da.
Hortaz, Fibrolisi Instrumental Miofaszialak, kakoen bidez, aurkitzen diren aponeurosien arteko edo muskulu eta aponeurosien arteko itsaskortasun eta korpuskulu irritatzaileak ezabatzean datza.
Bere ondorio positiboak ugariak dira. Adibidez, muskuluen mugimendua handitzeko itsaskortasunak askatzea, zirkulazio efektu bat, efektu erreflexiboa eta baita metabolismo efektu bat.
Teknika hau kasu batzuetan erabiltzeko kontraindikatua dago:
- Paziente antikoagulatuetan
- Aurrelehiaketa egoeratan (egun berean)
- Kakotu beharreko zonalde ingurutan zauri irekiak daudenean
- Min ematen duenean ez da teknika hau erabili behar.