Puntzio Lehorra Miofasziala

Zer da Puntzio Lehor Miofasziala?

Puntzio Lehor Miofasziala muskulu barneko estimulazio teknika berritzaile erdi-inbaditzaile bat da. Gaur egun fisioterapian nahiko maiz erabiltzen dena. Tratamendu teknika hau akupuntura orratzen bidez min muskular puntu oso lokalizatuetan ziztadak egitean datza.

Gako Puntuak

Fisioterapeutak, ziztada egingo den lekuan, pazientearen muskuluan gako puntua aurkitu behar du. Gako puntuak muskuluaren eremu ahul eta palpaziora oso sentiberak dira. Orokorrean, min muskular oso lokalizatu baten existentziaren eraginarengatik, gure postura mantentzen duten muskuluetan eratzen dira. Muskuluaren barnean aurkitu eta min oso bereizgarria sortzen dutelarik.

Gako puntuak arrazoi oso desberdinengatik sortu daitezke, mugimendu errepikakorrengatik, muskuluan zuzenean eragiten duten korronte hotzengatik, muskulua denbora gehiegiz egoera laburtuan mantentzeagatik, kolpeengatik, injekzioengatik eta abarrengatik.

Orratzaren txertatzea mingarria izan daiteke, eta askotan pazienteak karranpa bizi baten sentsazioa izaten du. Emaitza muskuluen luzapenean estimulazioa da, erantzun erlaxatu eta luzakor bat sortuz.

Puntzio Lehor Motak

Bi Puntzio Lehor Miofaszial mota desberdin ditugu, azaleko puntzio lehorra eta sakonagoa egiten den puntzioa. Azalekoan 13 milimetrotako orratzak erabiltzen dira, muskuluan sartu gabe, zentimetro bateko gehiegizko sakontasun bateraino sartzen dira orratzak. Puntzioa egin eta gero, puntu gakoan mantentze tratamendua aplikatzen da.

Puntzio sakonean ordea, orratzak gako punturaino sartzen dira. Horregatik orratzaren luzera muskulua kokatzen den lekuaren arabera izango da, jarraian orratza sartu eta ateraz edo biratuz estimulatu egiten da. Geroago, azaleko beste tratamendu bat erabiliko litzateke.

Puntzio Lehor Miofasziala beste teknika eta tratamenduekin batera burutu behar da, adibidez, spray hotz eta luzapenekin, nahitazko muskulu kontrakzioekin edo presio bitarteko askatzea.