Zer da fisioterapia traumatologikoa?
Fisioterapia traumatologikoa agente fisikoen bitartez aparatu lokomotorraren patologia traumatikoak tratatzen dituen arte eta zientzia bezala definitzen den fisioterapiaren espezialitatea da.
Lesio, gaitz eta patologia traumatologikoak
Oso zabala da traumatologian tratatu ditzazkegun lesio, gaitz eta patologiak. Adibidez hausturak, luxazio artikularrak, politraumatismoak, zaintiratuak, fascitisa, bursitisa, zuntz-haustura, ubeldurak, hematomak, uzkurdurak, distentsioak, edemak, gainkargak, karranpak, atrofiak, kaltzifikazioak, tendinopatiak (tendinosis eta tendinitisa), protesi desberdinak, patologia meniskala, zurruntasuna, trafiko istripuengatik sortutako patologia postkirurgikoak, laboralak etab.
Tratamendu traumatologikoak
Fisioterapia tratamendua garatzeko, medikuaren diagnostikoa, pazienteari egindako balorazio eta esplorazioa eta akzio terapeutiko protokoloa kontutan hartuko ditugu. Nagusiki pazientearen mina gutxitu edo desagertaratzera, inflamazioa gutxitzera, artikulazio mobilitatea berreskuratzera eta berreskurapen funtzionala eta indarra lortzera zuzenduak izango direnak.
Gure tratamenduetan teknika desberdinak erabiltzen ditugu, kasu partikular bakoitzaren ezaugarrien eta pazientearen beharren arabera. Masaje terapeutikoa, eskuzko terapia, kinesiotaping-a, puntzio lehorra eta gantxoak eta abar dira tratamendutan erabilienetako teknika batzuk.
Deituiguzu eta zure kasu partikularra aztertuko degu berreskurapen emaitza onenak lortzeko tratamendu egokiena ezartzearren.