Bendaje Neuromuskularra

Bendaje Neuromuskularraren oinarriak, baita Taping Neuromuskularar (TNM) edo Kinesio Taping deitua, Asian hirurogeita hamar hamarkan ezarri ziren, batez ere Japonian eta Korean. Nahiz eta fisioterapeuten artean geroz eta gehiago erabiltzen ari den, goi mailako kirolariek erabiltzen hasi zirelako egin zen ezaguna.

Bendaje berezi bat da, errehabilitazioan erabilitako ohizko bendaje tradizionalak ez bezala, bandadun zonaldea mobilizatzen utziko digu. Geruza anti-alergikoa duen kotoizko esparatrapu elastiko bat erabiltzen da, non esparatrapuak %140eko elastikotasuna du, azalaren berezko malgutasunaren pareko. Bendaje Neuromuskularrak ez du ohizko bendaje inmobilizatzailea ordezkatu egiten, helburu terapeutiko desberdinak bait dituzte, beharrezkoa izan ezkero bi bendaje motak elkarrekin konbinatu daitezkelarik.

Bendaje Neuromuskularraren efektuak

Bendaje Neuromuskularraren (TNM) efektuak ugari dira, presioa murriztuz eta zirkulazioa hobetuz lortzen den analgesia da garrantzitsuena. Horrez gain, tonu muskularra erregulatuz funtzio muskularra hobetzen du, propiozepzioa estimulatuz artikulazioaren funtzioari laguntzen, artikulazioaren kokapena zuzentzen, mugimenduaren norabidea zuzentzen eta egonkortasuna areagotzen du. Azkenik odol zirkulazioaren eta ebakuazio linfatikoaren blokeoak ezabatu eta neuroerreflexu mekanismoan laguntzen du.

Bendaje Neuromuskularrarekin (TNM) funtzio muskularra tonu muskularra erregulatuz hobetu daiteke. Esparatrapua ezartzerakoan jartzen zaion norabideak zehaztuko du efektu tonifikatzailea edo erlaxatzailea izango duen. Gorputzeko edozein muskulutan ezarri daiteke, bere eraginaren arrakasta ezartze teknika on batean datza, beti ere fisioterapeuta batek ezarri beharko duelarik.

Bendajearen Kontraindikazioak

Bendajearen kontraindikazioak hurrengo hauek dira:

  • Tronbosia
  • Zauriak
  • Alergiak
  • Trauma zorrotzak
  • Edema orokorra
  • Kartzinomak
  • Haurdunaldia
  • Erresitentzia
  • Emaitza eza
  • Larruazaleko asaldurak
  • Minbizia edo diabetesa
  • eta abar.