Masoterapia edo Masaje Terapeutikoa fisioterapian integratua dagoen teknika da eta gaixotasun eta lesioen tratamendurako masaje teknika desberdinak erabiltzean datza.
Orokorrean bizkarhezurra zerbikalean, dortsal edo lunbar eremutan lantzen da baina gorputz osoan erabili daiteke, bai goiko gorputz muturrean eta bai beheko muturrean ere. Ondorengo onurak eragiten dituen tratamendu eraginkorrenetako bat da:
- Odol-zirkulazioa eta linfatikoa hobetzen du.
- Kontraktura muskularrak arintzen ditu.
- Azaleko muskuluen eta muskulu sakonen arteko itsaskortasunak ezabatzen ditu.
Masaje mota desberdinak daude: zeharkako masaje sakona, ehunetako masaje sakona, kiroletakoa, anti-zelulitikoa, drainatze linfatikoa etab. Fisioterapeutek masoterapia klasikoa da gehien erabiltzen dutena eta honek efektu deskontrakturantea du.
Fisioterapian gainera masaje terapeutiko mota desberdinak existitzen dira:
- Zeharkako masaje sakona tendinitisa tratatzeko egokia dena.
- Masaje Miofasziala ehun konektiboak sortutako mina tratatzeko erabiltzen den tratamendua dena.
- Masaje linfatiko edo drainatze linfatikoa lindefemaren terapian erabiltzen dena.
Masajearen efektua bizkarreko minak (zerbikalgiak, dorsalgiak eta lunbalgiak) tratatzerakoan emaitza bikainak ematen ditu, inflamazioen sitomak arintzen ditu, estresak edo estres emozionalak eragiten duen zurruntasuna eta mina murrizten ditu.
Normalean, masaje terapeutiko zerbikalak lepoan sortzen den zefalea tentsionalaren (buruko mina) sintomak arintzeaz gain, zorabioak eta hauek sortutako ezegonkortasun sentsazioa ere arintzen ditu.
Kirurgia ondorengo orbainen tratamenduan ere erabiltzen da, ehunen itsaskortasunak ezabatzen lagunduko du eta mugimendua suabeagoa eta fluidoagoa egiten ere. Gorputzari eragiten dizkion onuretaz gain, masoterapiak efektu lasaigarri bat du, pertsona emozional edo grinatsuentzat bereiziki, umorea hobetu eta eguneko kezkak eta estresa barreiatzen ditu.
Onura zuzenak hurrengo hauek dira:
- Zirkulazioa hobetu: oxigeno eta nutrienteen horniketa eta hondakin metabolikoen ezabatzea azkartzen du.
- Muskuluetan ekintza deskontrakturante bat du eta min muskularra arintzen du.
- Sistema immunologikoa indartzen du, birusak, bakterioak, sarra, toxinak, eta abarrak ezabatzeko zirkulazio linfatikoa estimulatzen duelako.
- Azaleko eta sakoneko ehunen itsaskortasunak bereizten ditu.
- Nerbio mailan, min atalasea areagotzen du eta nerbioen garraiatzea azkartu.
- Tratatutako zonalde mailan beroa aplikatzean, bero terapiaren efektua eragiten ditu (basodilatazioa, hipertermia, zelulen erreakzio azelerazioa eta tendoien kolageno zuntzen elastikotasuna handitzea).