Zoru pelbikoa eta dantza

Dantza, mugimenduan dagoen gorputza hizkuntza adierazkor gisa erabiltzen duen artea da. Dauden diziplinak alde batera utzita, horietan guztietan erabat erabiltzen da gure gorputz osoa, eta abdomino-pelbiseko atalak berebiziko garrantzia du. Bertan, zoru pelbikoak funtsezko eginkizuna duelarik.

Gorputz atal hau eustearen eta kontinentziaren arduraduna izateaz gain, sabel barruko presioak kudeatzen laguntzen digu ondo gestionatuz gero. Era honetan gure gorputzosasuna hobetuz.

Dantzak gure zoru pelbikoaren osasun ezin hobea mantentzen lagun diezaguke, gorputzaren kontzientzia, indartzea, mugimendua, jarrera-higienea… ematen baitigu.

Hala ere, askotan ahalegin eta inpaktu handiegiak egiten dira, eta horrek barne-indarrak desorekatzea eragiten du, pelbiseko disfuntzioak sortuz.

Ni dantzan aritzen naizenez, nola dakit zoru pelbikoaren disfuntzioa dudan?

Hona hemen sintoma batzuk:

  • Esfortzuetan gernu-galerak (jauziak, inkorporazioak, mugimendu zakarrak…): TANTA BAT JADA GALERA BAT DA.
  • Mina lunbo-pelbisean. Sarritan, gerriko mina indar-kudeaketa txar batetik dator.
  • Pixa egiteko maiztasuna handitzea edo desorekatzea.
  • Gasei eusteko zailtasuna.
  • Idorreria
  • Alterazioa sexu-harremanetan: mina, ezintasuna…
  • Hilerokoetan mina
  • Pixa egiteko zailtasuna

Hauek dira zure zoru pelbikoa sufritzen ari dela ohartarazi behar dizuten sintometako batzuk.

Fisioterapian, zoru pelbikoa babestu dezakegu, dantzan egiten ditzun jarrera eta hainbat alderdi aztertuz. Edozein afekzio tratatzeaz gain, prebentzioa funtsezkoa da diziplina honetan. Oso interesgarria da dantzarien zoru pelbikoaren balorazioa egitea, dantzaren bidez gure osasunean ahalik eta onurarik handiena ateratzeko.

Utzi iruzkina